Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

OLERKI LEHIAKETA

 

Udaberriko olerki lehiaketa amaitu da.

Hainbat olerki irakurri ondoren, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irabazleak aukeratuak izan dira.

Zorionak denontzat zuen parte hartzeagatik:


Lehen Hezkuntzan

5. mailako: David eta Nagore.

Udaberria animaliekin

Udaberria

Udaberria

Udaberri onena

 

Txoriak abesten

Denak hainbeste!

 

Udaberria

Udaberria

Udaberri onena

 

Animalia guzti guztiak

Denak abestera!

 

Katuak mau mau

Txakurrak au au

Denak abesten

Guztiak hainbeste!     

 

6. mailako: Olaia eta Nagore.

  Udaberria                                 


Udaberria hasten da. 

Eta eguzkia distiratsua.

Nire laguna Lorea

hasten da.

Eta eguzkiak

galdetzen dio bere buruari:

Zein den lore hori.

Bakarrik dagoena?

Niretzat inportanteena. 

Mendiak esaten dio

lorea bakarrik dagoela.

Eta eguzkiak esaten dio

Ni ere bakardadean.  

                              

Bigarren Hezkuntzan

1. mailako: Leyre Arroyo.

Udaberria

Loreak udaberriarekin hazten dira,

eta eguzkia argi gogorrarekin agertzen da.

Landare berriak bilatzen, eta amamaren etxera joaten,

Txanogorritxu bezala loretxoak batzen.

Tximeletak daude beti, eta hartzak esnatzen dira.

Zuhaitzak hostoz beterik, eta irribarre bat beti.

Lehen fruituak hazi,

eta udaberriarekin, poza eta beroa.

4. mailako: Isabel eta Julen.

MARTXOAK 21

 

Martxoak 21aren goiza,

kolore bizien eztanda,

izaki bizidunen poza,

gona eta praka motzen txanda.

 

Egunak gero eta luzeagoak,

zerua gero eta urdinagoa,

gozatu hondartza egunak lagunekin,

baina kontuz erleen ziztadekin!

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

IHS

Jesuitinas Bilbao

C/ Zabalbide 141
Tel - 94 445 42 00
Email - secretaria@jesuitinasbilbao.es

Aviso legal | Política de privacidad |
Canal de denuncias | Cookies | RSS