Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Ikastetxearen historia laburra

 

 

La Inmaculada-jesuitinak 75 urte Bilbon 


Dagoeneko 75 urte daramatzagu Bilbon. Ibilbidea 1938ko urrian hasi genuen. Zabalburu plazan kokatu zen ikastetxea, Heredia Espinola kondeen jauregian, herriak "Villa Mena" deitzen zion hartan.


Belaunaldi asko hezi dira gure geletan, neska-mutil eta gazte.


Zenbait ardatz izan ditu urte hauetako gure ibilbideak egituratzaile:


Aldaketa da horietako bat. Hasieratik, 1938tik, Bilbok orduan zituen beharren araberako heziketa-aukera eskaini zen. Urteetan zehar, heziketa aldatuz joan zen eta  ikasleak ugalduz, emakumezkoak soilik baziren ere. Hasieran, 1938ko planaren batxilergoa eskaini zen (ingreso, zazpi urte eta errebalida Valladolideko Unibertsitatean), geroago Irakasle-ikasketak eta Peritaje Mercantil, eta kultura  orokorra... Berehala, oso urte gutxitan, 200 ikasle zituen ikastetxeak.

Lekuz ere aldatu ginen. Hala, 1960ko hamarkadan, Espainiako beste herrialdeetatik etorritako familien eraginez, gora egin zuen ikasleen kopuruak ere. Horrek ekarri zuen ikastetxearen alboko zenbait etxebizitza alokatu beharra. Horietan ipini ziren behin betiko gelak, Artxanda hegaleko eraikin berria egin artean. Hona, 1966an aldatu ginen. Eta bertan jarraitzen dugu.

Ondoren, ikasketa-plan berrien arabera etorri dira aldaketak: heziketa mistoa, hizkuntza-ereduak, 0-3 urteetako zikloa, IKT direlakoak, hizkuntza-aniztasuna...; eta orain, garrantzi handiko aldaketa metodologikoa, Adimen Askotarikoen paradigmaren baitan.


Kristau heziketa izan da beste ardatzetako bat. Horrek eskaini dizkie ikasleei era osatuan hazten lagundu dieten esperientziak. Dimentsio horren ezaugarri garrantzizkoa izan da beti konpromisoa izatea bizitzako gidari. Konpromiso horren adibide ziren, esaterako, Jesusen Alabak Txinan eta Latinoamerikan zituzten misioak. Mezu horrek oihartzun sakona izan zuen 1940. eta 1950. hamarkadetako gazteria hartan. 

Kristau heziketa, balio ebanjelikoak, era soilean eta berez bizitzen zirenak, areagotu egiten ziren bolada jakinetan: Sortzez Garbiaren bederatziurrenean, Maiatzean, parkeko haitzuloak misio-igandetan, adinaren araberako gogo-jardunak... Orduko jardunaren islak dira.

Gerora, jardun berrietan joan dira gauzatuz: elkarrekin bizitze, fede-ospakizun, goizeko otoitz, solidaritate-kanpaina, borondatezko lan, barnetasunaren garapen –HARA– eta abarretan.

Egunero-egunero bizitutako balioek –hara nola, elkarrekin era positiboan bizitzeak, pozak, hezkuntza-elkartearen baitako harreman gertuko eta xaloak– agerian utzi dute Jesusen Alaben hezteko era, denok inplikatu eta atzematen gaituena.


Kalitatea eta berrikuntza. Hasieratik izan dira ardatz egituratzaile. Lehen urteetako gradu-azteketetan nabarmendutako ikasleen prestakuntza bikaina; ikasleen gaitasunak ahalik gehien garatzen egindako ahalegina, batzuetan oinarri ahuletatik abiatuta; irakasleen etengabeko prestakuntza... Ezaugarri iraunkorrak izan dira gure 75 urteko historian. Etengabeko hobekuntza bilatze horren emaitza dira, esaterako, EFQM ereduaren araberako kudeaketan egindako aurrerapenak, zilarrezko Q lortu izana eta aldian aldiko plan estrategikoak. Horiek gidatzen gaituzte bikaintasunerantz. Berrikuntzaren apustua, berriz, Adimen Askotarikoen paradigmaren baitan ari da gauzatzen azken bost urteotan, metodologia interaktiboetan, lan kooperatiboetan eta pentsamenduaren kulturan.


Horrelakorik ez zen gauzatuko, inola, urte hauetan zehar  erlijiosek eta laikoek izandako jarrera eskuzabal eta berorik gabe. Ezinezkoa da denak  izendatzea, inor ahaztu gabe. Lerro hauen baitan doaz denen izenak, aurpegiak, balioak, ekarpenak; eta baita, nola ez, ikastetxeko gaurko hezitzaileenak ere.


Gure erronka da ikasleak XXI. menderako prestatzea. Ikasle gaituak, beren ahalmenak ahalik gehien garatuko dituztenak. Heziketa osoa da ardatza: "pertsona osoa heztea" kristau heziketa-egitasmo baten harira.

Egiteko dago garrantzizkoena. Ibiliz egin ohi da bidea. Orain, 75 urte betetzean, ez gara helmugara iritsi. Bide-zati bat besterik ez dugu egin. Baina guztiokin ospatu nahi dugu: zuekin eta aurrekoekin.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org