1. JESUSEN ALABEN KONGREGAZIOAREN HISTORIA
Juana Josefa Zipitria Barriola jaio zen Andoainen (Gipuzkoa), 1845eko maiatzaren 31n. Alaba zaharrena izan zen, eskulangilez osatutako familia ugarian. Gazterik, herria utzi eta Gaztelara joan zen lanera, familiako egoera ekonomikoari laguntzearren.
Etxekoei laguntzea ez ezik, beste gogo bizi bat ere bazuen barne-eragile: Jainkoaren nahia betetzea. Arduraz bizitzen zituen ingurukoen egoerak, eta beti azaltzen zen haiei laguntzeko prest, behartsuenei batez ere.
Valladoliden, 1869ko apirilaren 2an, Familia Santuaren elizako aldarearen aurrean, behin eta berriro eskatzen dio Jaunari esan ziezaiola, ahalik argien, zer nahi zuen beregandik. Jaunak "Rosarillo" izeneko elizan azaldu zion bere nahia: "sortu Kongregazio bat, Jesusen Alabak izenekoa, arimak salbatzen saiatuko dena, ume eta gazteen heziketaz eta irakaskuntzaz".
Salamancan, 1871ko abenduaren 8an hasiko du abentura, beste bost emakumerekin batera. "Jainkoak nahi du"; hori jakiteak ez bestek ematen dio konfiantza. Horrela eta Candida Maria de Jesus izena hartuta sortzen du emakume honek, nahiz eta kultura gutxi eta apenas baliabiderik izan, Jesusen Alaben Kongregazioa, non eta XIX. mendeko unibertsitate-hiri garrantzitsuenetako batean.
Irakaskuntzaren mundutik baztertuta ikusten ditu emakumea eta ekonomia ahuleko gizarte-klaseak. Horrek darama Ama Candida bide hori hastera. Eta, oso azkar, Espainiako geografia osora zabalduko da Salamancan hasia. Geroxeago, 1911ko urriaren 3an, Brasilera abiatzen dira lehen Jesusen Alabak. Horrela gauzatzen da Fundatzailearen pentsamendua: "mundua txikia da nire asmoetarako" eta "munduaren amaierara joango nintzateke arima bila".
2. JESUSEN ALABAK MUNDUAN
Lehen Jesusen Alabak Brasilera joan eta handik urte gutxira, 1931n hain zuzen, beste bidea bat zabaldu zuten. Oraingo honetan, Ekialdera. Txina dute helmuga. Orduz geroztik, Jesusen Alabek bila jarraitu dute nola eta non erantzun hezkuntzaz ebanjelizatzeko deiari. Horren ondorioz ari dira gaur lanean Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Txina, Espainia, Filipinak, Italia, Japon, Mozambike, Dominikar Errepublika, Taiwan, Tailandia eta Venezuelan.
Jesusen Alabak, behar horiei gaur egoki erantzutearren, zenbait hezkuntza-eremutan ari dira: eskola, haurtzaindegi, harrera-etxe, parrokia, emakumearen promozio-zentro, unibertsitate-eskola, gazteentzako egoitza, ikastetxe nagusi eta gogo-jardunetako etxeetan. Eta bestelako eliza- eta erakunde zibilekin batera dihardute elkarlanean baztertutako pertsonen alde, bizi diren leku eta inguruen arabera.
Ebanjelizatzeko deia dute heziketa-ekintzan oinarri. Horrek eskatuta, kultura eta behar desberdinetara zabalik bizi dira. Ume, nerabe eta gazteak hezten dihardute, hauek gizartearen eraldatzaile izan daitezen.
Misioa hezitzaile laikoekin partekatzeak heziketa-ekintza aberastea dakar berekin, desberdina eta osagarria baita hauen ekarpena, bizimodu erlijiosoari ez baina, berenari dagozkion giza eta kristau esperientziez osatua.
Hezitzaile laikoak, Jesusen Alaben heziketa-ekintzan borondatezko partaide izanik, bere egiten du gure ezaugarria daraman hezkuntza-egitasmoa gauzatzeko konpromisoa.
Elkarte hezitzaileak, hezitzaile izan nahi badu, beharrezkoa du partaide guztien arteko lankidetza irekia, berekoikeriak eta jarrera itxi, harro eta inposatzaileak gaindituz.
3. J.A. IDENDITATEA ETA MISIO PARTEKATUA
Jesusen Alaben zerbitzu apostolikoak helburu orokor bat du beti: "lagun hurkoen salbazioari eta perfekzioari laguntzea, horiek kristau eran heziz". Horrek esan nahi du "pertsona osoa"-ri kristau ikuspegiz garatzen laguntzea, pertsonalizatze-prozesu baten bidez; prozesu horretan, sintesia egiten dute pertsonaren bi dimentsioek, indibidualak eta sozialak, eta beraren garapenaren alderdi guztiak zaintzen dira.
Ama Candidaren heziketa-intuizioaren arabera, gizon eta emakumeen hazkuntza-prozesuari laguntzea dugu asmo, hauek gizarte, Eliza eta familiako kide probetxuzko izan daitezen. Guztiei zerbitzatzeko eta guztiak maitatzeko gai diren pertsonak, batez ere bertsuenak, Jesusen arabera jokatuz argi; hau besteentzako gizona izan baitzen, zerbitzuari eta behartsuei emana.
Jesusen Alabek hasieratik zaindu zuten pertsonaren heziketa integrala. Ikuspegi horren arabera, soilik adimena lantzea baino gehiago eskatzen du heziketak. Ondorioz, argi dago zertarako hezi behar den; besteak beste, anaitasuna, justizia eta bakea lantzeko eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa jorratzeko.
Ama Candidak utzitako heziketa-estiloaren harira, giroa izango da gure heziketa-ekintzaren ezaugarria. Giro hori kristau baloreek osatzen dute eta heziketa-prozesuaren garapen-eragile da:
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.
Zabalbide kalea 141
Tel -
94 445 42 00
Emaila -
secretaria@inmaculadabi.org