Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

BIDEO LEHIAKETA ¨ZURE JANARIA EZ DA ZABORRA"

 Euskara eta Gaztelera irakasgaietan testu publizitarioak (2.batxilergoan) eta lirikoak (1 batxilergoan) ikasi behar genuela aprobetxatuta, PBL metodologiaren bidez lantzea planteatu ginen (problemetan oinarritutako ikaskuntza). Gaurko gizarteko arazoetako bat hondakinen kudeaketa da, besteak beste, janari-hondakinena. Arazo honen inguruan  Kontzientzia eta irtenbideak sortzeko, urtero, azaroan, Europako batzordearen ekimenez, “Hondakinak prebenitzeko Europako Astea” egiten da, zeinetan enpresek eta beste erakundeek hartzen duten parte.

Eskola mailan, “Zure janaria ez da zaborra” leloaren inguruko bideo lehiaketa antolatzen da. Gure ikasleek, lan-kooperatiboko taldetan bilduta,  irakasgaien edukiak lantzearekin batera,  bideo bana prestatu zuten. Lehiaketara aurkeztu genituen Euskal-Herriko beste ikastetxeetakoekin batera, eta horietako 6 finalista aukeratuak izan dira. Bideo hauek bi sari lor dezakete: bat OCRU erakundeko epai-mahaikoek emandakoa eta bestea “Atsegin dut” gehien lortzen duenari ematen dena.

HILABETE BAT BAINO EZ DA GERATZEN BOTOA EMATEKO, EPEA URTARRILAREN 15EAN AMAITZEN BAITA!

EMAIOZU “ATSEGIN DUT” ZURE BIDEO GOGOKOENARI !

 

https://www.facebook.com/semanaprevencionresiduoseuskadi/?fref=ts

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org